Bakarrik eta noraezean dauden adingabe migratzaileak ahalduntzea, baterako sorkuntza multimodala baliatuz

Garrantzitsua da proiektu pilotu hau martxan jartzea; izan ere…

etorkin gazteen artean, bereziki kalteberak dira bakarrik eta egoera irregularrean dauden adingabeak. Europa barneko mugikortasun handia eta osasun-arazo larriak dituzte ezaugarri. Ohikoa izaten da haurren ongizate-programetatik ihes egitea eta delinkuentzia-sareetara igarotzea. Horrek azaltzen du populazio horri buruz dagoen ezagutza urria, kontuan izanik, gainera, komunikabideetan esposizio negatiboa izaten dutela eta ez dagoela adingabeok babesteko eta haien eskubideak bermatzeko politikarik.

Ekintza pilotu honen helburua da…

noraezean eta bakarrik dauden adingabeak ahalduntzea, musika, bideoa, argazkia eta kalteen murrizketa barnean hartzen dituzten tailer multimodalen bidez. Jarduera horiekin, parte-hartzaileen autoadierazpena eta egiletza sustatu nahi dira, eta lagungarri izango dira xede-talde horrek hezkuntza informalari eta ez-formalari dagokionez dituen beharrak identifikatzeko eta horiei buruz gogoeta egiteko.

Proiektu pilotuaren lehen proba non


Frantzia

Proiektu pilotuaren bigarren proba non


Portugal

Alderdi interesdunen talde bat bildu da xede-taldearen egoera eta osasun arloan hartu beharreko ikuspegia ebaluatzeko. Esparru horretan, kalteak murrizteko baliabideak sortzeko oinarriak ezarri ziren, eta baliabide horiek batera sortuko dira jardueretan.

Ekintza pilotuak Melillan, Bilbon eta Marseillan egingo dira, eta jarduera sorta zabalagoa izango dute: argazkia, bideoa, rap eta bikoteen arteko kalteak murrizteko prestakuntza.

Proiektu honen bidez, jarraian aipatzen diren helburu batzuk edo guztiak jorratuko dira:

  • Bakarrik eta noraezean dauden adingabeak ahalduntzea, hezkuntza informalerako sarbidea hobetuz eta haien ahotsa alderdi interesdun guztien artean entzuteko gaitasuna sortuz.
  • Gazteen artean konfiantza eta balio sentimenduak sustatzea norbere burua praktika artistikoekin adieraztearen bidez.
  • Autoestimua eta zaintza hobetzeak osasunaz sentsibilizatzea esan nahi du, kalteak murrizteko ikuspegia gidari.
  • Kalteak murrizteko baliabideak diseinatzea eta zabaltzea, noraezean eta bakarrik dauden adingabeei egokiturik.

Melillan bidean doazen gazte migratzaileekin egindako baterako sorkuntza-tailerreko argazki-galeria

Bideo-klipa, Melillan bidean doazen gazte migratzaileekin egindako baterako sorkuntza-tailerraren azken emaitza