Garrantzitsua da proiektu pilotu hau martxan jartzea; izan ere…
azkenaldiko migrazio-fenomeno handien ondotik, Italia gizarte eleaniztun konplexu bihurtu da, Europako herrialde asko bezalaxe. Ondorioz, eskola-erakundeek jarrera bikoitza agertu izan dute eleaniztasunarekiko: eskola, tradizionalki, herritarren belaunaldi berriei hizkuntza nazionala irakasteko eragile gisa ulertu izan da, agian errepertorio eleaniztunen kaltetan; eta, aldi berean, jokabide eta dokumentu instituzional askok jarrera irekiagoa sustatu dute ikasleen jatorri eleaniztunarekiko. Hori horrela den heinean, orain inoiz baino gehiago heldu behar zaio irakasleen trebakuntza berritzeari, eta estrategia sinergiko koherenteagoa hedatu behar da alderdi interesdunen artean (irakasleak, ikasleak, familiak eta komunitateak). Proiektu pilotu honetako ekintzen goranzko joeraren ondorioz, alderdi interesdun guztiak gehiago inplikatuko dira, eta guztien artean eraikitako estrategia bat sortuko da, irakaskuntzaren arazo zehatzei eta haur etorkinen familien inplikazioari heltzeko.
Proiektu pilotu hau lehen eta bigarren mailako eskoletan egingo da, kultura askotariko 6 eta 14 urte bitarteko biztanleekin.