NEW ABCk bederatzi ekintza pilotu ipiniko ditu martxan (jarraian kontsultatu daitezke), hezkuntzan haur eta gazte etorkinen inklusioa bultzatzeko. Ekintza pilotu horien diseinuan, bazkideek eta alderdi interesdunek orpoz orpo jardungo dute lankidetzan, eta lortutako jardunbide egokiak proiektuan parte hartzen duten bederatzi herrialdeetan probatuko dituzte. Plataforma bat sortuko da, zeinak espazio birtual bat eskainiko baitu diseinua elkarrekin partekatzeko, eztabaidatzeko eta komentatzeko, bai eta prozesuaren balorazioa eta ebaluazioa egiteko ere, bai proiektu pilotuak ezarri aurretik, bai ondoren.
Haurren ikuspegia modu integralean hartuko da kontuan, eta ikasle etorkinen behar akademikoetan ez ezik, premia sozial eta emozionaletan ere ipiniko da arreta. Horretarako, haurren hezkuntzaren eta garapen akademikoaren ikuspegi holistikoa behar da, baina, era berean, onartu behar da ezinbestekoa dela ikaskuntza-ingurune formalak, informalak eta ez-formalak sortzea, haurren, familien, komunitatearen eta hezkuntza-ingurunean inplikatutako alderdi guztien beste gaitasun eta premia batzuetan zentratzeko.
NEW ABCk bermatuko du sinergia horizontalak zein bertikalak garatuko direla alderdi interesdunen eta normalean elkarri eragiten ez dioten taldeen artean, eta, era berean, alderdi interesdun guztiei entzutea ahalbidetuko du, bereziki haurrei. Talde kalteberak ahalduntzearen eta haien ekintza-gaitasuna garatzearen bidez, alderdi interesdun guztiak aldaketaren benetako eragile bihurtu nahi dira, ez daitezen mugatu politika bertikalak gomendatzera, hala ohiko praktika bihurtuko direlakoan.
Partaidetza bidezko ikerketa-ekintzaren eredua lagungarria izango da alderdi interesdunak eta, oro har, komunitatea/gizartea ahalduntzeko eta elkarri aditzeko, batetik, etorkizuneko ekintzen erantzukizuna beren gain hartuz, eta, bestetik, haien beharrak eta legeak egin eta erabakiak hartzen dituztenentzat elkarrekin sortutako konponbideak ikusaraziz.