Pilotua: Nire eskola ideala; nahiko nukeen eskola

Garrantzitsua da proiektu pilotu hau martxan jartzea; izan ere…

eskola-eremua gizarteratzeko funtsezko organismoetako bat da, eta, aldi berean, agertoki desafiatzaile eta ezin hobea da haurrak, familiak eta komunitateak gizartean oro har integratzeko. Hala ere, jatorriz etorkinak diren edo egoera ahulean dauden haurrek erronka ugari izaten dituzte aurrez aurre, hezkuntza-desberdintasunek, ongizate sozial eta emozionalik ezak, ama- edo familia-hizkuntza erabiltzeko ezintasunak eta elkar ez ezagutzeak eta ulertzeak sortuta. Haurren ahotsak eta iritziak oso gutxitan entzuten eta aintzatesten dira. Hala ere, haurrek zuzenean esperimentatzen dituzte hezkuntza-politiken indarguneak eta ahulguneak, eta aise hautematen dute haien etorkizunean eta bizitzan duten eragina ere. Ekintza pilotu honetako jardueren bidez, laguntza eskainiko zaie haurroi eta haien familiei beren beharrak adieraz ditzaten, eta, hala, ziurtatuko da entzuten dietela hezkuntzaren alorreko gainerako alderdi interesdunek (irakasleek eta tokiko, eskualdeko eta nazioko arduradun politikoek).

Ekintza pilotua Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan egingo da, eta kultura askotariko hiru eta hamalau urte bitarteko ikasleak izango dituzte.

Proiektu pilotuaren lehen proba non


Italia

Proiektu pilotuaren bigarren proba non


Zipre

Ekintza pilotu honen helburua da…

Haurrei, familiei eta komunitateei beren ahotsa aurkitzen laguntzea eta hezkuntzaren arloan dituzten benetako beharrak beste alderdi interesdun batzuei eramatea, bai eta tokiko, eskualdeko eta nazioko arduradun politikoei ere. Proiektu pilotu horretako jarduerak elkarrekin sortuko dira, eta haurraren/eskolaren teorietan (behetik gora) eta partaidetza bidezko ikerketa-ekintzan oinarritutako askotariko ikuspegia baliatuko da. Ikuspegi horrek ikaskuntzaren dimentsioa kultura-, gizarte- eta emozio-esparruarekin integratzen lagunduko du, eta, horrela, inklusioa sustatzen eta hobetzen ere bai.

Haurrei, familiei, irakasleei eta komunitateei— batez ere jatorri etorkina dutenei— entzuteak areagotu egiten du haien ekiteko gaitasuna hezkuntzarako trabak gainditzeko. Hala, hezkuntzaren arloan dituzten benetako beharrak ikusaraz diezazkiekete erabakiak hartzeko eta politikak gauzatzeko ardura dutenei.

Elkarrekin sortutako jarduerak haurren benetako hezkuntza-premietan oinarrituko dira, etorkinak izan ala ez. Era berean, lagungarriak izango dira proiektuaren helburuak eta ekintza pilotuaren emaitzak publiko zabalago bati helarazteko. Horretarako:

  • Bideoak eta animazioak sortuko dira hainbat tresna eta programa informatiko erabiliz, hala nola i-Theatre, Lego piezak, itzal-antzerkia, PowerPoint, Genially, etab.
  • Eskolek dagoeneko arrakastaz garatu dituzten jardunbide egokiak erabiliz.
  • Idatzizko kontakizunak eta kontakizun grafikoak jasoz.

Eskoletan egindako jarduerak erakusteko egindako kartelen argazki-galeria