Garrantzitsua da proiektu pilotu hau martxan jartzea; izan ere…
eskola-eremua gizarteratzeko funtsezko organismoetako bat da, eta, aldi berean, agertoki desafiatzaile eta ezin hobea da haurrak, familiak eta komunitateak gizartean oro har integratzeko. Hala ere, jatorriz etorkinak diren edo egoera ahulean dauden haurrek erronka ugari izaten dituzte aurrez aurre, hezkuntza-desberdintasunek, ongizate sozial eta emozionalik ezak, ama- edo familia-hizkuntza erabiltzeko ezintasunak eta elkar ez ezagutzeak eta ulertzeak sortuta. Haurren ahotsak eta iritziak oso gutxitan entzuten eta aintzatesten dira. Hala ere, haurrek zuzenean esperimentatzen dituzte hezkuntza-politiken indarguneak eta ahulguneak, eta aise hautematen dute haien etorkizunean eta bizitzan duten eragina ere. Ekintza pilotu honetako jardueren bidez, laguntza eskainiko zaie haurroi eta haien familiei beren beharrak adieraz ditzaten, eta, hala, ziurtatuko da entzuten dietela hezkuntzaren alorreko gainerako alderdi interesdunek (irakasleek eta tokiko, eskualdeko eta nazioko arduradun politikoek).
Ekintza pilotua Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan egingo da, eta kultura askotariko hiru eta hamalau urte bitarteko ikasleak izango dituzte.