Pilotua: Nazioarteko migrazioak eta mugikortasun/mugiezintasunak

Garrantzitsua da proiektu pilotu hau martxan jartzea; izan ere…

mugiezintasunaren ikuspegia lagungarri izan daiteke ideia, praktika eta inplikazio politiko berriak sortzeko, eta, haien bidez, jakiteko eta ikusteko zer-nola eraikitzen dituzten gizarteratze- eta integrazio-prozesuak gazte migratzaileek eta populazio autoktono eta erakundeek (harrera-zentroek, adibidez). Horrek aukera berriak ematen ditu gazte migratzaileen nortasuna, ahotsa, ikusgaitasuna eta gizatasuna birpentsatzeko.

Ekintza pilotu honen helburua da…

jardunbide egokiak (elkarrekin) eraikitzea bizi eta esperimentatutako mugi(ezin)tasun-baldintzak gainditzeko; horretarako, gazte migratzaileen autonomia pertsonala garatuko da, eta, horretaz gainera, gazteok enplegua, eskola, laguntza juridiko eta sanitarioa edo hizkuntza-integrazioa lortzeko dituzten aukerak ere bai.

Proiektu pilotuaren lehen proba non


Italia

Proiektu pilotuaren lehen proba non


Finlandia

Migratzaileen bidaiaren narratiba multimodalak eraikiko dira elkarrekin. Baterako sorkuntza horretan zehar, ikerlari gisa trebatuko dituzte migrazio-mugimenduen alorreko eta erakundeetako alderdi interesdunekin eta komunitateko boluntarioekin lan egiten duten ikertzaileek. Gazte migratzaileen bizi-espazioetako eguneroko praktika soziokomunikatiboen baterako mapaketa egitea. (Hala, gazteok beste norabait joan badira, online inplikatu ahalko ditugu lehenbiziko egitekoan, SMS, DM eta abarren bidez). Hirugarren egitekoa jarduerak eta programa pilotua partekatzea eta zabaltzea da.

Proiektu pilotu horrek eragina izango du estatuko zein Europako harrera-sisteman, eta, orobat, parte hartzen duten eragile guztiak inplikatuko ditu (gobernuz kanpoko erakundeak, operadoreak, boluntarioak, arduradun politikoak).

Multimedia-galeria

Ahmed-en bideoa