NEW ABC Science Shop

Ongi etorri NEW ABC Science Shop-era!

Science Shop hau NEW ABC ikerketa-proiektuaren zati gisa sortu da (Networking the Educational World: Across Boundaries for Community-building). Proiektu hori H2020 programaren esparruan finantzatua da (101004640 dirulaguntza-zenbakia) – https://newabc.eu/.

Ikertzaileei, herritarrei eta gizarte-erakundeei laguntzen diegu, elkarrekin ezagutza berriak sor ditzaten. Gure helburua da egoera ahulean dauden haur eta gazte migratzaileen hezkuntza-inklusioarekin lotutako kezkak hobeto ulertzen laguntzea, edo erantzunak eta konponbideak aurkitzea kezka horiei.

Ikerketa-galdera bat egin nahi baduzu, bete formulario hau edo bidali mezu elektroniko bat kezkatzen zaituen gaiaren deskribapenarekin, eta ipiniko gara zurekin harremanetan.

Harremanetarako pertsonak herrialde kide guztietarako

Italia

Rachele Antonini
Università di Bologna

Soziolinguistika, itzulpen- eta interpretazio-azterlanak, baterako sorkuntza eta partaidetza bidezko ikerketa

rachele.antonini@unibo.it

Nicola Nasi
Università di Bologna

Hizkuntzen irakaskuntza eta ikaskuntza
Kultura arteko komunikazioa
Haurrak eta gazteak
Elkarrekintza soziala

nicola.nasi3@unibo.it

Chiara Bucaria
Università di Bologna

Ikus-entzunezkoen itzulpena, itzulpen ez-profesionala, umore- eta telebista-ikasketak

chiara.bucaria@unibo.it

Greta Zanoni
Università di Bologna

Hizkuntzen irakaskuntza eta ikaskuntza, irakasleen prestakuntza ingurune eleaniztunean

greta.zanoni2@unibo.it

Silvia Sordella
Università di Torino

Eleaniztasuna, bigarren hizkuntza, irakasleen prestakuntza ingurune eleanitzean

silvia.sordella@unito.it

Paolo Della Putta
Università di Torino

Eleaniztasuna, bigarren hizkuntza, irakasleen prestakuntza ingurune eleanitzean

paoloantonio.dellaputta@unito.it

Italia

Cecilia Andorno
Università di Torino

Eleaniztasuna, bigarren hizkuntza, irakasleen prestakuntza ingurune eleanitzean

ceciliamaria.andorno@unito.it

Gerardo Mazzaferro
Università di Torino

Eleaniztasuna, bigarren hizkuntza, irakasleen prestakuntza ingurune eleanitzean

gerardo.mazzaferro@unito.it

Erresuma Batua

Guida de Abreu
Oxford Brookes Univ.

Kulturaren eta Garapenaren Psikologia
Identitatearen ikaskuntza eta garapena testuinguru soziokulturaletan
Gazte etorkinak eskoletan
Metodo kualitatiboak eta parte hartzekoak

gabreu@brookes.ac.uk

Sarah Crafter
The Open University

Helduarorako trantsizioak
Gazteen eta familien migrazio-esperientziak
Ikuspegi metodologiko kualitatiboak eta parte hartzekoak

sarah.crafter@open.ac.uk

Nelli Stavropoulou
The Open University

Soziologia
nahitaezko joan-etorriak eta berriro asentatzeko joan-etorriak,
biografiaren narraziorako metodoak,
Artean oinarritutako parte-hartze metodoak eta kontakizunak

nelli.stavropoulou@open.ac.uk

Frantzia

Charlotte Menin
COMBO

Ikusmen-artea, argazkilaritza
Kultura-proiektuen kudeaketa

comboasso@gmail.com

Portugal

Isabel R. Pinto
Universidade do Porto

Gizarte-psikologia, jokabide txarra eta gizarte-kontrola taldeetan, politika inklusiboen eragina, estremismoak eta populismoa

ipinto@fpce.up.pt

Cátia de Carvalho
Universidade do Porto

Muturreko indarkeriaren, desinformazioaren, errefuxiatuen eta migrazioaren aurkako prebentzioa eta borroka

catiacarvalho@fpce.up.pt

Espainia

Marta Arumi
Universitat Autònoma de Barcelona

Interpretazio-ikerketak, hitzaldien interpretazioa, zerbitzu publikoen interpretazioa

marta.arumi@uab.cat

Gema Rubio
Universitat Autònoma de Barcelona

Diskurtsoaren azterketa, kulturartekotasuna eta gizarteratzea

gema.rubio@uab.cat

Mireia Vargas
Universitat Autònoma de Barcelona

Itzulpen- eta interpretazio-ikerketak, txineraren azterketak

mireia.vargas@uab.cat

Manex Urruzola
Elhuyar

Komunikazioa eta dibulgazioa, Kultura zientifikoa, STEAM Hezkuntza

m.urruzola@elhuyar.eus

Zipre

Stefania Savva
Synthesis Center for Research & Education

multiliterazioak,
kultura-ondare digitala, diseinuan oinarritutako ikerketa,
Baterako sorkuntza, parte-hartzearen bidezko ikerketa

stephania@synthesis-center.com

Polonia

dr Jakub Kościółek
Uniwersystet Jagielloński

Kultura-azterlanak, Afrikako kultura eta gizarteak, haurtzaroari eta hezkuntzari buruzko azterlanak, kulturarteko politikak

jakub.kosciolek@interkulturalni.pl

dr Adam Bulandra
Stowarzyszenie Interkulturalni PL

kriminologia, inklusio- eta bazterketa-politikak, asilo-eskubidea eta migrazioa, tokiko inklusio-politikak

adam.bulandra@interkulturalni.pl

Belgika

Farzana Islam
Active Citizen Europe

Gazteen inklusioa eta integrazioa, eragileen atxikimendua, arrisku sozialaren kudeaketa eta garapena

farzana@activecitizeneurope.org

Finlandia

Sari Pöyhönen
Jyväskylän yliopisto

Migrazio behartuen soziolinguistika, hizkuntza eta identitatea, etnografia linguistikoa, ikerketa sortzailea hizkuntzalaritza aplikatuan

sari.h.poyhonen@jyu.fi

Katarzyna Kärkkäinen
Jyväskylän yliopisto

Ikasteko eta integratzeko prozesuak, hizkuntza eta kultura anitzeko inguruneetako ikaskuntza eta irakaskuntza, hezkuntzak integrazioan duen eginkizuna, kultura arteko hezkuntza, irakasleen garapen profesionala

katarzyna.k.karkkainen@jyu.fi

Nola funtzionatzen du?

Zer da?

NEW ABC Science Shopak ikerketa-proiektuak garatzen ditu, kalteberatasun-egoeran dauden haur eta gazte etorkinak hezkuntza formalean, informalean eta ez-formalean sar daitezen, proiektuko bazkideek ordezkatutako zientzia- eta ikerketa-eremu guztien bidez.

Science Shopko kideen eta proiektuak egiten dituztenen ezagutzek eta espezializazio-arloek baldintzatuko dute gauzaturiko ikerketa-esparrua.

Jakintza elkarrekin eraikitzeak aukera ematen die erakundeei eta pertsonei ikerketa-emaitzak eta bestela nekez lotuko lituzketen datuak eskuratzeko.

Nork har dezake parte?

NEW ABCren Science Shopak lankidetza estuan dihardu gizarte zibileko erakundeekin eta gobernuz kanpoko erakundeekin, herritarrekin, ikasleekin, ikastetxeekin, ikertzaile akademikoekin, tokiko gobernu eta administratzaileekin, erakunde nazionalekin eta abarrekin.

Nola funtzionatzen du?

NEW ABC Science Shopak ikerketarako eta zientziarako doako laguntza ematen die irabazi asmorik gabeko erakundeei, eta, horretarako, ikertzaileek eta ikasleek ikerketa lanak egiten dituzte komunitatearekin lankidetza estuan:

  • Boloniako Unibertsitateko Interpretazio eta Itzulpen Saila eta Hizkuntza, Literatura eta Kultura Modernoen Saila.
  • Turingo Unibertsitateko Humanitate Saila.
  • Erresuma Batuko Unibertsitate Irekiko Arte eta Gizarte Zientzien Fakultatea.
  • Oxford Brookes Unibertsitateko Psikologia, Osasun eta Garapen Profesionaleko Saila.
  • Jyväskyläko Unibertsitateko (Finlandia) Hizkuntza eta Komunikazio Ikasketen Departamentua.
  • Synthesis, Ikerketa eta Hezkuntza Zentroa.
  • Interkulturalni PL Elkartea.
  • Combo.
  • Portoko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea.
  • Portugalgo Errefuxiatuen Batasuna.
  • Active Citizen Europe.
  • Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Ekialdeko Asiako Itzulpen eta Interpretazio eta Ikerketa Saila
  • Elhuyar Fundazioa.

Proiektu osoa eta ikerketa-lana pro bono eskaintzen da; hau da, inolako kosturik gabe gizarte zibileko erakundeentzat, gobernuz kanpoko erakundeentzat eta partikularrentzat.

Gizarte zibileko erakundeak eta kideak harremanetan jar daitezke NEW ABC Science Shoparekin, eta adieraz diezaiokete interesa dutela baterako ikerketa bati ekiteko, bai gai espezifikoak aztertzeko, bai gizarte-arazo zehatzei irtenbideak aurkitzeko.

Ondoren, NEW ABC Science Shopak ikerketa-auzi bihurtuko ditu eskaera horiek. Ikerketa-proiektua esperientzia handiko ikertzaileek gainbegiratuko dute, gaiak eskaturiko gaitasunei eta ezagutzei jarraikiz.

NEW ABC Science Shop NEW ABC proiektuko bazkide akademiko eta ez-akademikoen esperientzian oinarritzen da, zeinak hainbat diziplinatan espezializatuak baitira, hala nola artea, hezkuntza, genero-ikasketak, itzulpengintza eta interpretazioa, kazetaritza, zuzenbidea, psikologia (kultura- eta portaera-psikologia eta psikologia soziala), hizkuntzalaritza, migrazioa, hezkuntza eleaniztuna, bigarren hizkuntzak eskuratzea, hizkuntzaren eta immigrazioaren soziolinguistika eta soziologia. Partzuergoak bederatzi herrialdetako bazkideak biltzen ditu, zeinek interes handia eta etengabea baitute jatorriz migratzaileak diren gazteen hezkuntzan, garapen psikologikoan eta gizarteratzean.