Pilotua: Printze Txikiaren abenturak munduan

Garrantzitsua da proiektu pilotu hau martxan jartzea; izan ere…

proiektu pilotu horri esker, haur migratzaileek eguneroko arazoei eta esperientzia traumatikoei aurre egin ahal izango diete kultura eta hizkuntza gaindituz eta, ildo horretan, lortu nahi da lotura esanguratsuak ezartzea, hala ikaskideekin, nola komunitatearekin. Jarduera pilotuen bidez, haur migratzaileen ahotsak entzungo dira. Biziki garrantzitsua da hori, helduen pertzepzioek eta jarrerek gutxietsi edo eklipsatu egiten baitituzte maiz haien iritziak, kezkak, ideiak eta beldurrak.

Proiektu pilotu honen helburua da…

haur etorkinen erresilientzia areagotzea. Horretarako, beren esperientzien kontakizuna moldatuko da, eta, horri esker, arazorik gabe integratuko dira eskola-bizitzan. Proiektu pilotua bi adin-talderentzat da: lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleentzat.

Era berean, prestakuntza-tresnak garatuko ditu proiektuak, haur etorkinen behar emozionalei aurre egiteko eta hobeto integra daitezen laguntzeko.

Proiektu pilotuaren lehen proba non


Zipre

Proiektu pilotuaren bigarren proba non


Erresuma Batua

Guztira hamabi kontzeptu ateratzen dira Printze Txikia liburutik, aipu labur moduan, giza esperientziaren zutabeak irudikatzeko, hala nola konexioa, galera, trauma, bakardadea, adiskidetasuna, aldaketa, komunikazioa eta abar. Aipu horietara jotzen da bideari ekiteko, eta haurrek ideiak aztertzen dituzte, adibideak ematen dituzte eta beren istorioak eratzen, ondoren marrazkien, hitzen eta jolasen bidez kontatzeko.

Hamabi kontzeptuak aztertu ondoren, haurrek erresilientzia landuko dute, konturatuko baitira kultura, erlijioa edo lekua gainditzen dituzten sentimendu, ideia eta kontzeptu unibertsalak direla.

Proiektu honen bidez, jarraian aipatzen diren helburu batzuk edo guztiak jorratuko dira:

  • Haur etorkinen erresilientzia-gaitasunak hobetzea.
  • Haur etorkinen integrazioan lan egiten duten langileei laguntzea, proiektu pilotuaren metodologia dagokien taldeetan aplikatzeko eskuliburua eskainiz.
  • Haur etorkinen beharrak hobeto ulertzea, eta haiengana jotzeko ikuspegi egoki eta eraginkorrak lantzea.
  • Lankidetza-eredu berriak eraikitzea Zipreko arduradun politikoengan eragiteko, haur etorkinen bizi-baldintzak, tratamendua eta ikasteko aukerak hobetze aldera.

Multimedia-galeria

Ekintzak ikasleekin

Irakasleen trebakuntza