Garrantzitsua da proiektu pilotu hau martxan jartzea; izan ere…
etorkin gazteen artean, bereziki kalteberak dira bakarrik eta egoera irregularrean dauden adingabeak. Europa barneko mugikortasun handia eta osasun-arazo larriak dituzte ezaugarri. Ohikoa izaten da haurren ongizate-programetatik ihes egitea eta delinkuentzia-sareetara igarotzea. Horrek azaltzen du populazio horri buruz dagoen ezagutza urria, kontuan izanik, gainera, komunikabideetan esposizio negatiboa izaten dutela eta ez dagoela adingabeok babesteko eta haien eskubideak bermatzeko politikarik.